×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 376 411 jeci@jecisl.com

Instalazioak

Sailen arteko komunikazio egokiaren alde

1000m²-ko azalera duen instalazio handi batean jarduten du JECIk, eta bertako inprimaketa-makineriak eta arte grafikoetan espezializatutako hogei langilek baino gehiagok egia bihurtzen dituzte bezerorik zorrotzenen nahiak.

JECIn, lan-prozesu osoa garatzen da, aurreinprimaketa-fasetik eta laborategitik hasi eta ekoizpenera nahiz geroko materialaren logistikaren kudeaketara bitartekoa. Instalazioak ezin hobeto diseinatuta daude, jarduera modu optimoan garatzeko, eta, aldi berean, sailen arteko komunikazio egokia ahalbidetzen dute.

Azpiegitura egokia, ekoizpen-ahalmen handia eta lan-errendimendu ona; hori guztia, gure lana bezeroen pozbide onena izan dadin.