Arrakastaren gakoak eguneroko lana, jarraikitasuna, erantzun azkarra eta adeitasuna dira, egiten jakitea, alegia. Horrela joaten da elikatuz esperientzia. Eta horrela hasten da historia bat eraikitzen.
JECI Etiquetas Autoadhesivas S.L. 1975ean sortu zen, familia-enpresa gisa, Gipuzkoako Errenteria herrian. Haren sortzaile Jesús Aguilarrek arduraz eta irmotasunez ekin zion, eta, horri esker, JECIren etiketatze-lanak gero eta oihartzun handiagoa izan zuen eta gero eta bezero gehiagok jarri zuten beren konfiantza enpresaren jardunbide onean. Jarduera haziz joan zen pixkanaka, urrats irmoak emanez eta arretaz. Urte batzuk geroago, enpresa Pasaiara lekualdatu zen, eta han jarraitu zuen bere garapena, mota guztietako etiketen fabrikazioan.
1990eko hamarkadan, JECI Lasarte-Orian finkatu zen, eta han, pixkanaka, bere azpiegiturak handituz joan zen; gaur egun 3 pabilioi ditu, 1000m²-ko azalera dutenak. Duela urte batzuetatik, Elena Aguilar sortzailearen alabak zuzentzen du enpresa, aitaren ardura, erantzukizun eta grina berarekin.
Egungo kokaleku horretan, JECIk aurrera egin du etiketa autoitsaskorren inprimaketan espezializatutako enpresa gisa. Hala, JECI, 40 urteko esperientziarekin, etiketatze-sektoreko hornitzaile nagusietako bat bihurtu da Gipuzkoan.