Etiketa produktuaren definizio grafikoa da. Haren jantzia da, haren aurkezpen-gutuna, haren aurpegi adeitsua, eta, gainera, bere kabuz hitz egiteko ahalmena du. Etiketa bat produktu bati lotuta, balioa handiagoa ematen zaio produktuari berari. Eta inprimaketa horren kalitatean funtsezkoa da ongi egindako lana.
Inprimaketa perfektua lortzeko ahalegin horretan, aurrerapen tekniko guztiak bere egin ditu JECIk. Inprimaketa-sektorean, aurrerapen teknologiko garrantzitsuak egin dira, eta JECIk bide horri jarraitzen jakin du, makineria berrienaz hornituz. Etengabeko eguneratzea bilatze horri esker, JECIk flexografia-inprimaketa nahiz inprimaketa digitala eskaintzen ditu, bai eta etiketa serigrafiatuak, erliebedunak, autoitsaskorrak, itsasgarririk gabeak, ehun-etiketak… eta bezero guztien beharrei erantzuten dieten hainbat eta hainbat aukera eta akabera ere.
Kristalezko botila horrek, plastikozko ontzi horrek, beirazko flasko horrek … Ontzi guztiek behar dute grafismo bat kanpoaldean, jantz ditzan. Eta etiketa horien berrikuntza eta inprimaketa-kalitate ona dira gakoak, produktuak desberdintzeko, arreta erakartzeko eta kontsumitzaileak limurtzeko.
Kualifikazio handiko eta etengabeko prestakuntzan murgildutako lantalde baten eta JECIren abangoardiako teknologiaren bidez gure bezero bakoitzarentzat emaitzarik onenak eta kalitate bikainekoak lortzea da gure eguneroko proiektua.